Maiatzaren 16an, 17:00etatik 19:00etara, Lasarteko Berritzeguneko areto nagusian, “Izan Proposamenaren” aurkezpena izango dugu eskola txikietako guraso eta irakasleei zuzendua Jonan Fernandezen (Baketik) eskutik.
Komenigarria da aldez aurretik izena ematea, hitzaldian bertan materiala banatu behar delako, beraz apuntatu telefono honetara deituz: 943 37 70 09 edota korreo honen bitartez: irakasleak@eskolatxikiak.org.