Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

Gora

Artea eta eskola

“Artea eta Eskola” hitzaldia izango dugu, Xabier Laka eskultore eta EHUko irakaslearen eskutik, eskola txikietako formazio saio berezi bezala.

Lasarteko berritzegunean izango da, urtarrilaren 30ean, 17:15 orduetan.

Bertan parte hartzeko izena eman behar da.

Gora

Hitzaldia eta tailerra Alkizan

Alkizan antolatuko diren ekitaldiak: “Askatasunerako hezi, estereotipoetatik haratago” hitzaldia eta “Eskola-porrota: jatorria eta nola aurregin” tailerra.

Jarduera hauek Daniel Gabarro jaunak zuzenduko ditu. Bera maisua, psikopedagogoa, Humanitateetan lizentziatua, Zuzendaritzan eta Enpresen Antolaketan diplomatua, Programazio Neurolinguistikoan aditua, Ramon Llull Unibertsitateko eta Lleidako Unibertsitateko irakasle ohia da. Material ugari argitaratu du gai hauen inguruan, hala nola, ikasketa-teknikak, hizkuntza, ikerketa-teknikak, ortografiaren didaktika, eboluzio morala, maskulinitatearen eraldatzea, eskola-porrota etab.

Tokia: Alkizako Kultur Etxea

Eguna: 2011ko urriaren 29

Hitzaldiaren ordua: 15:00etatik 16:00etara

Tailerraren ordua: 17:00etatik 20:00etara

Prezioa: Doan. Autoreak argitaratutako materiala erosterik egongo da, kostu-prezioan

Leku kopuru mugatuak. Ezinbestekoa da etorriko zaren berrestea (urria 25 baino lehen): amanili.alkiza@gmail.com

hitzaldiaren kartela

Gora

Olaberriko Kuttun guraso elkartea saritu dute

Olaberriko herri eskolako Kuttun guraso elkarteak Hezkuntza Praktika Onen lehen lehiaketan hirugarren saria jaso zuen Bilbon, Euskal Eskola Publikoaren jaian. Kuttunek garatu du lehiaketara aurkeztu dituzten 27 proiektuetatik bat, Olaberria Zeba zenekoa.

Kuttun Elkarteko lehendakaria den Ainhoa Arrietak jaso zuen saria Bilbon, Isabel Celaa sailburua, Ana Puente guraso elkarteen konfederaziokoa eta Iñaki Azkuna alkatea buru zirela. Eskola txiki guztiei eskaini zien saria Arrietak.

Aretxabaletako Kurtzebarri guraso elkarteak eta Bilboko Juan Delmas elkarteak jaso dituzte aurreneko bi sariak.

Informazio gehiago www.kuttunolaberria.org

kuttun saria jasotzen

Gora

Egoitza berria

Joan den martxoaren 20 inauguratu zen Gipuzkoako Eskola txikietako gurasoen kordinakundearen egoitza berria.

Hau Altzoko Imaz bertsolaria eskolan kokatzen da. Aipaturiko eskolaren beheko solairuan hainbat egoitza berri ereiki dira eta horietako bat gure bulegoa da.
Lehen ere Koordinakundearen egoitza Altzon kokaturik zegoen, zehazki udaletxean. Orain lehen esan bezala eskolara pasatzen da.

Dena den oraindik hainbat gauza falta dira bertan lanean hasteko eta dena osatzen denean behin betiko aldatuko gera leku berrira. Oso leku ederra da. Ea ba osasunarekin urratzen dugun!

egoitza berriaren ospakizuna

Gora

Gurasoentzako I. Jardunaldiak

Apirilaren 2an gurasoentzako jardunaldiak izan genituen Larraulen, Gipuzkoako eskola txikitako koordinakundeak antolatuta.

Gaiak aukeratzeko, aurreko ikasturtean eskola txiki guztietan egin zen galdeketa. Puntuazio altuen lortu zituzten gaiak landu ditugu.

Jardunaldi hauetan bildutako gurasoak 80 inguru izan ziren eta balorazioa oso ona izan da bai edukiari eta bai partehartzeari dagokionez.

Gipuzkoako 26 eskola txikitako gurasoek hartu dute parte bertan. Honek guztiak informazioa banatzeaz gain elkarren arteko erlazioak eta bizipenak trukatzeko balio izan du.

Beraz koordinakundearen aldetik eskerrik asko bertan izan zareten guztioi eta hurrengorarte.

Programa eta landutako gaien laburpenak:

Programa eta informazio gehiago... (pdf - 74KB)

Ingelesa eskola txikietan (pdf - 56KB)

Zer dago errespetu faltaren atzean (pdf - 85KB)

Eskola txikietako ardatz metodologikoak:

Gora

Gipuzkoako Eskola Txikiak Korrika 17an

Gipuzkoako eskola txikien gurasoen koordinakundeak KORRIKA 17 an parte hartu du.

Zestoan korritu genuen kilometroa, eskualde desberdinetako eskola txikietako guraso, irakasle eta ikasleek hartu genuen parte.

Gora

IDAZKETAREN ESPERIENTZIA eta Esperientzien Idazketa

Eskola Txikietako "Adin aniztasuna" mintegietako "Idazleak" taldeko irakasleek liburua idatzi dute aurtengo ikasturtean.

Informazio gehiago edota libura eskatzeko, Elena Laizekin harremanetan jarri honako helbide honetan: elena@oriapat.net

liburuaren irudia

Gora

HIK HASI Goraipamenak...

argazkia

HIK HASI euskal heziketarako egitasmoak Hezkuntza Goraipamenak banatu zituen irailaren 25ean.
Lehen aldiz Euskal Herri osorako hezkuntzako hainbat ekimen goraipatu zituen.
Ondoren, ekitaldira gonbidatutako 80 lagunez osatutako hezkuntzako ordezkaritza zabal batek elkarrekin bazkaltzeko aukera izan zuen.

HIK HASI Hezkuntza Goraipamenak ekitaldiak bi helburu nagusi izan zituen:
batetik, Euskal Herrian hezkuntza arloan garatzen ari diren praktika edo jardunbide egokiak goraipatzea;
eta bestetik, Euskal Herrian hezkuntza arloan ari diren talde eta eragileak mahai baten inguruan biltzea eta elkarrekin parteka ditzakegun bi arloak -euskararen eta kulturaren transmisioa eta hezkuntzaren prestigioa– indartzea.

Herri txikietan Eskola Txikiak herrien biziraupenererako egiten ari diren lan garrantzitsua goraipatu nahi izan da. Eskola Txikiek bi koordinadora dituzte. Bat Nafarroan, herrialde osoan banatutako eskola txikiak biltzen dituena; 78 hain zuzen. Bestea EAEn, nagusiki Gipuzkoako Eskola Txikiek osatzen dute, baina Bizkaiko hainbat Eskola Txiki ere biltzen ditu.

hik hasi aldizkarian

Gora

HIK HASI ALDIZKARIAN...

aldizkariaren azala

Hik Hasi aldizkarian, 2009ko apirilako alean, "Eskola Txikiak Ikasbide eta aukera handiak" gaia.

Gai honi buruz hiru artikulu interesgarri eskaneatu eta hemen ikusteko aukera eskeintzen dizuegu.

hik hasi 137. alea

Gaia: Eskola Txikiak (pdf - 1,06MB)

Elkarrizketa: Elena Laiz, Eskola txikietako prestakuntza arduraduna (pdf - 552KB)

pt-ak eta kontsultoreak (pdf - 649KB)

Gora

JUAN PORTELAREN HITZALDIA...

“Ikusmena eta irakurtzen eta idazten ikasteko prozesua”, hitzaldiaren gidoia.

Hizlaria:Juan Portela

Hitzaldiak 2 ordu irauten du, gutxi gorabehera.

Didaktikoa eta parte-hartzailea izaten saiatzen da. Komunikazioa Power Point batekin egiten da, eta benetako kasuen bideoak aurkezten dira. Aipatzen diren froga guztiak, ikasketarekin zailtasunak dituzten haurretan oinarrituak daude. Hitzaldian denok parte hartzea lortu nahi da, bertan dagoen profesionalak zuzenean parte hartzeko aukera izan dezan.

  • Lehenengo zatia: Oinarri teorikoak
    • Irakurtzen ikasteko ikusmenak duen garrantzia.
    • Ikasteko arazoei buruzko teorien azalpena.
      • Teoria fonologikoa
      • Teoria zerebelarra
      • Prozesu-aldi astiroen teorioa
        Teoria magnozelularra
    • Kohabitazio printzipioa. Faktore anitzeko arazoei diziplina anitzeko erantzun profesionala ematea.
  • Bigarren zatia: Optometria-azterketa
    • Graduazioa
    • Azterketa binokularra
    • Begien mugimenduaren azterketa
    • Hautemate-prozesuen azterketa
    • Ikusmenezko azterketa eta azterketa motorea
  • Hirugarren zatia:
    • Tratamendua
    • Zertan datza
    • Diziplina anitzeko tratamenduaren garrantzia
    • Kasu klinikoak

Gora

NEKANE OTSOAREN HITZALDIA...

Nekane Otsoa Abrisketa
Arrankudiaga LHIko irakaslea eta zuzendaria

EDUKIA:
Eskola txikietako geletan dagoen adin aniztasunak dituen ondorioak umeen eskolarizazio prozesuan:
  • Autonomian
  • Interakzioetan
  • Elkarbizitzan
  • Metodologian

Saio interkatiboa proposatzen dut. Nik gauzak kontatuko ditut, baina interesgarriagoa izango da gurasoen zalantzak eta galderak erantzutea; elkarrizketa sortzea, gure artean eztabaidatzea.

Hona hemen hitzaldiaren bideoa lau zatitan.

Youtube-n bertan, Eskola Txikietako kontuan ikusteko aukera badago.

Gora

HIK HASI ALDIZKARIAN...

aldizkariaren azala

Hik Hasi aldizkarian, 2008ko urriko alean, filosofia eta hezkuntza zientzitan doktorea eta Bartzelonako unibertsitateko irakaslea den Roser Boix-en artikulu bat argitaratu dute.

Bertan, Roserrek, eskola txikietan haurrak nola ikasten duten azaltzen du eta zer funtzio betetzen duten talde heterogeneoek ikasleen heziketan baita ere.

hik hasi 131. alea

Artikulua pdf formatuan (857KB)

Gora

JAKINGARRIA ALDIZKARIAK...

aldizkariaren azala

JAKINGARRIAK aldizkariak eskola txikien inguruko  monografikoa argitaratu du. “Landa eremuko eskolak, eskola txikiak”.

Jakingarriak, 64  monografiko berri honetan, landa-eremuko eskolen gaiari heldu eta oraindik orain hain gutxi jorratu den eskola eredu honen inguruko zertzelada orokor zenbait ekari nahi izan ditugu; kokapena, ezaugarriak, esperientziak eta etorkizuneko erronkak.

Nora Salbotx Alegria

Jakingarriak 64. alea (pdf - 3,26MB)

Gora

logo ehigelogo baikara© 2008 - 2011 Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari