ALBIZTURKO ESKOLA Laskibar enparantza,z/g Tel/Fax:943652044 012003aa@hezkuntza.net
ESKOLA TXIKIETAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA
|
NON GAUDE: TESTUINGURUA
Gure Eskola Txikia landa eremuan kokatuta daugo, eta harreman zuzena du naturarekin. Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da.
Eskola publikoa da (eta herriko eskaintza bakarra), hots, Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpean dago. Eskola euskalduna da, eremu honetan euskara baita eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da oraindik, gehienbat mutilen artean. Euskal kulturaren hainbat alderdi oso errotuak daude herrian, besteak beste, herri kirolak, esku-pilota,, bertsolaritza, kantagintza, trikitixa ...
Adin desberdineko ikasleak hartzen ditugu eskolan, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak elkarrekin aritzen dira. Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.
Eskola Txikia izanik, irakasleen eta gurasoen arteko hartuemana estua da. Eskola hurbil sentitzen dute herritarrek. Udalaren inplikazioa ere oso garrantzitsua dela deritzogu herri txiki honen eguneroko bizitzarako.
Eskola Txikien arteko harremanak ugariak dira, eta, taldearen izaera indartzeaz gainera, zenbaitetan, elkarlanerako bidea egiten lagundu du.
ERRONKAK
. ANIZTASUN KULTURALA
*Ikasleen artean dauden desberdintasunak (kulturalak, sozialak eta akademikoak) aintzat hartu, diskriminazio iturri izan ez daitezen, eskolako ingurunera egokitzeko bitartekoak jarriz.
*Ikasleen izaera eta egoera anitzari, erantzun anitza eman.
*Eguneroko elkarbizitzan guztien giza eskubideak errespetatu eta bermatuko dituen heziketa bultzatu.
*Dauden desberdintasunetatik abiatuta, aniztasunaren barnean, errespetua landu.
Ikasle bakoitzaren beharrak, nahiak eta gaitasunen garapen egokia bultzatu.
*Hezkuntza Premia Berezien (HPB) aurrean jokaera baikor eta osagarriak bultzatu.
*Ezgaituei hezkuntza eskubideak bermatu.
Neska- mutilei sentimendu naturalak adierazteko bideak eskaini.
*Sexu diskriminazioa eragin dezaketen mezuak eta estereotipoak ekidin.
*Lan talde mistoak eta elkar laguntzakoak bultzatu.
*Generoen artean bazterketarik gabeko bizikidetza sustatu.
PARTE HARTZAILEA
EUSKALDUNA
HIZKUNTZEN TRATAERA
HERRITARTASUNA
NATURAREKIN HARREMANA
ARDATZ METODOLOGIKOAK
Eskola txikiak ezaugarri propioak ditu: ikastalde txikiak eta gela berean adin aniztasuna. Ezaugarri horiek metodologia definitzen dute. Hausnarketa sakona eta luzearen ondoren sistema eraikitzailearen aldeko aukera egin da.
Ildo nagusiak:
IKASTETXEAREN ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA
HISTORIA
Hezkuntzan, Hezkuntzaren Lege Orokorra sartu zen indarrean 1970ean. Lege horrek aldaketa asko ezarri nahi izan zuen antolaketari dagokionez; besteak beste, zortzi urteko eskolatzea bultzatu zuen, eta ondorioz, OHO ezarri zenean, zortzi ikasturteko antolaketa ezarri zuen (6-14 bitartekoa).
Lege horren ondorioz, eta herri/auzo txiki gehienetan ez zegoenez antolaketa hori ezartzeko adina ikasle, Administrazioak kontzentrazioaren aldeko joera izan zuen.
Kontzentrazio politikaren eraginez, eskola handiak eraiki ziren eta dirua barra-barra gastatu zen haietan.
Une horretan, Eskola Txikietako Goi Zikloa eskola kontzentratuetara eramatea erabaki zen. Areago oraindik, kontzentrazio politika indarrean zegoelarik, zenbait Eskola Txiki itxi egin zituzten.
Agerian dago erabaki horren arrazoi bakarra ekonomikoa izan zela, eta pedagogia alderdiari ez zitzaion kasurik egin.
Dena den, herri/auzo txiki guztiek ez zuten jokabide hori onartu, eta, kasu batzuetan, tirabira gogorrak izan ondoren, eskola ez ixtea edota 8. maila mantentzea lortu zen; hori besterik ez: mantentzea.
Eskola Txikietako behar bereziei erantzungo zien plangintzarik ez zegoenez eta egiten ez zenez, eskola guztiek, handi zein txiki, trataera eta planifikazio bakar bati erantzun behar zioten; alegia, ez zuten laguntza berezirik jasotzen. Izan ere, Eskola Txikien balioa ez zen ikusten, ezta herrian zuten eragina ere.
Horrela, Eskola Txikiak nahiko baztertuta gelditu ziren. Ez zuten egitura egokirik, eta baliabideak, diru-laguntzak... ez ziren inolaz ere egoki edo nahikoak.
Horrek guztiak ospe txarra eragin zien eta, egia esan, une horretan Eskola Txikien balioa zalantzan jarri zen.
Egoera horri aurre egiteko, irakasle, guraso eta udal batzuek mugimendu bat sortu zuten, eta baztertze-egoera hori aldatzen hasi zen.
1990. urtean, Hezkuntza Sistemaren beste erreforma bat ezarri zen (LOGSE). Landa-eskolak edo Eskola Txikiak kontuan hartzen zituen erreforma horrek, eta proposatzen zuen hezkuntza ikuspegia egokia da Eskola Txikietarako.
LOGSErekin, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza antolatuta gelditu zen. Antolaketa horrek eskola guztietan izan zuen eragina, baita txikietan ere:
Zenbait herri txikitan BH bertan gelditzeko saikaera egin bazen ere, herri txikietatik kanpo antolatu zen.
Ondoren, gobernu aldaketarekin, Hezkuntzako Kalitate Legeak (LOCE) landa-eskolak aipatu ere ez ditu egiten.
Gaur egun, LOE lege berria ezartzen ari da.
Eskola txikien aldeko mugimenduaren eraginaren ondorioz, urrats garrantzitsu eta egokiak egin dira, eta esan dezakegu gainera Administrazioarengan jarrera irekiagoa sumatzen dela.
Guzti horrekin ez da inolaz ere esan nahi Eskola Txikien arazoak konpondu direnik; zera azpimarratu nahi da: Eskola Txikien berezitasunei erantzungo dieten baliabide egokiak ezar daitezen, ezinbestekoa dela oraindaino jarraitutako bide horri eustea. Kolektibo gisa gurasoak, irakasleak, udalak, Hezkuntza Saila... aipatzen ditugu.