Altzoko herri eskola 1998an berrireki zen 8 urtez itxita egon ondoren. Egun 45 ikasle eta 9 irakasle ditu(hauetako 3 egun erdirako).
Eskola txikia izanik ezaugarri bereko eskolekin parte hartzen du ekintza desberdinetan(mintegietan, jaialdietan...).
ZERBITZUAK
Haur Hezkuntza(2 urtetik hasita).
Lehen Hezkuntza(gaur egun 5. maila arteko ikaslea daude).
D eredua.
Ingelesa eta gaztelania 4 urtetik aurrera.
Psikomotrizitate gela.
Garraioa(2 km baino urrutiago bizi diren ikasleentzat).
Ordenagailuak geletan.
Jangela.
ERAIKUNTZA BERRIA
Une honetan Altzoko eskolak ez du eraikuntza propiorik. 45 ikasle eta 9 irakasleak Udaletxeko zenbait instalazioetan sakabanaturik daude. Psikomotrizitate gela Erretoretxen dago.
Azken urte hauetan Udala, guraso elkartea, irakasleria eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saila harremanetan daude eta eskola berria eraikitzeko proiektua maiatzaren bukaeran jarri zen martxan. Epeak beteten badira datorren ikaturterako eskola berria prest izango da.
HARREMANETARAKO: Altzoko IMAZ BERTSOLARIA ESKOLAK bere ateak irekita dauzka edonorentzat.
|
943 655732 |
|
943 650955 |
|
013078aa@hezkuntza.net |
|
IMAZ
BERTSOLARIA ESKOLA
Altzo Muņo, 73 20268 Altzo |