SANTILAZPI GURASO ELKARTEA
Altzoko eskolak berriro ikasgelak irekitzearekin batera, 1998an sortu zen Santilazpi Guraso Elkartea. Bertan biltzen dira Altzoko Imaz Bertsolaria eskolan dabiltzen haurren gurasoak, beraien seme alaben heziketa jarraitu eta osatzeko.
HELBURUAK
Ikasle eta gurasoen heziketan osagarriak izango diren ekintzak antolatu eta aurrera eramatea.
EKIMENAK
- Haurrentzat asialdiko ekimenak, eskola-orduz kanpo: musika-eskola, mendi-irteerak, pilota-eskola, etab.
- Gurasoei zuzendutako hitzaldi eta tailerrak.
- Haurrentzat, garaian garaiko festak: Olentzero, Gabonak, Iņauteriak, Ikasturte amaierako festa, Eskola txikien festa, Haurren eguna, etab.
- Eskolaren eraikuntza berria bultzatu, jarraitu eta hobetu.
- Eskolan zerbitzuak hobetzen ahalegindu: garraioa, jangela, etab.
PARTAIDETZA
Altzoko Imaz Bertsolariaren Eskolan ari diren ikasleen gurasoak, nahi duten guztiak. Eguneroko jardunaz Zuzendaritza Batzordea arduratzen da. Erabaki garrantzitsuenak Gurasoen Osoko Batzarrean hartzen dira.
HARREMANETARAKO
Elkarteko Lehendakaria: Juan Inazio Aizpitarte.
Telefonoa: 943 652413
Fax: 943 650955
Helbidea: Santilazpi Guraso Elkartea
Altzoko Udaletxea
Altzo Muņo, 73
20268 Altzo