Angiozar Bergarako auzo txiki bat da, Bergaratik bost kilometrora dagoena. Elgeta, Elorrio eta Arrasaterekin ditu mugak. Berrehun biztanle pasata bizi dira, kalean zein auzoetan.
Angiozarrek zortzi auzo ditu eta auzo
bakoitzak ermita bana.
Mainddaok Elizamendi baseliza, Partaitxin San
Bixente baseliza, Askunetan San martin baseliza, Goimendin San Migel Monte
baseliza, Zabaleta Mendin San Bartolome baseliza, Asentsio baseliza , Errekalden
San Kristobal baseliza eta kalian San Migel arkangel eliza.
Angiozar bailara estu batean dago, erreka
batek zeharkatzen duena, Angiozar izeneko errekak. Erreka dela eta, hainbat
errota ditu, gaur egun erabiltzen ez badira ere.
Aipatu beharko litzateke bertako jaiak irailaren azken asteburuan direla.
Gaur egun hiru taberna daude eta Pagomendi elkartea, hemen egiten dira bertso afariak, gaztainerrea eta bestelako bazkariak eta afariak, bai jaietan bai beste egun berezietan.
Bergarako beste auzoetan bezala, hemen ere daukagu auzo alkatea esaten dena, eta Mila Elortza da bera.
Azken urteotan borrokan dabiltza angiozartarrak AHT –Abiadura Handiko Trena- dela eta, bailara osoa desiratxuratuko lukeena.
Urte hartan irakaskuntza doakoa zen, eta
irakasleak hauexek ziren: Katalina Mendizabal eta Ramon Bereziartua.
Urte hartan ere telefono publikoa
jarri zen martxan.

Bazeuden bi taberna: bata Joxe Franzisko
Gallastegirena, eta bestea Joxe Inzarena, hauek zeuzkaten barberia eta pelukeria
zerbitzuak.
Bazeuden 5 errota: Salto errota, Errota Berri,
Bolintxo, Aldai Etxebarren eta Loidi Bolu. Elektra
Munabe eta Elektra Azkoneta ziren
argindarra ekoizten zuten bi zentralak. Fernando Arrieta eta Joxemartin
Arrieta (aita eta semea) perratzailea eta errementaria
ziren etxe berean. Hiru industria zeuden garai hartan: garia garbitzeko
haize makinak egiten zituen bi, eta inprenta moduko bat, Pedro Gantxegirena.