|
Ereņozuko eskola |
|
|
Ereņozu auzo txiki eta polit bat da. Urumea ibaia ertzean dago, zuhaitzez jositako hiru mendien artean. Etxeak nahiko handiak dira eta bertan bostehun bat lagun bizi dira. Parke bat eta frontoi txiki bat ere badaude. Horien bien artean eliza dago eta elizaren atzealdean gure eskola. Ereņozuko irteera aldera futbol zelai handi bat dago eta txapelketa asko bertan jokatutako bolatokia. |
|
|
|
Ereņozuko eskola ederra eliza atzean dago. Gela handiak eta argitsuekin. Leihoak irekita aire freskoa sentitzen da eta ardi, behor, oilo eta txorien txorrotxioak entzuten dira. Tarteka txakur bat ere etortzen da merienda bila, eta inoiz mozolo zuri bat ere etorri izan zaigu bisitan. Oso dibertigarria da autoak aldapan gora patinatzen ikustea.
|
| Ikastolaren aurrealdean saskibaloiko pista dago baina futbolerako ere erabiltzen dugu.Patioa dago ikastola azpian eta hor lau ate; bat gimnasio eder batera ematen du, beste bi komunetara eta azkena atseden leku batera doa | ![]() |
![]() |
Beheko solairuan haur hezkuntzako bi koloretsu daude eta lehen hezkuntzako txikien gela alaia. Bulegoa, irakasle gela,bideo gela, laborategia eta komun dotore batzuk ere badaude.
|
|
Bigarren solairuan gure gela zoragarria, gaztelera eta ingeleseko gela horma-irudiz josia eta liburutegia daude. Azken solairua ganbara dugu.
|
![]() |
| Egileak: Miren
Otxotorena, Ainhoa Saizar, Oihane Galdeano eta Aritz Urdanpileta.
|
|
TXIKIPRESS 3