Olaberria Gipuzkoako Goierri eskualdean kokatzen den herri txiki eta menditsu bat da. Beasain, Lazkao eta Idiazabal udalerriekin egiten du muga.
Herri-gunea itsas mailatik 323 metrora kokatzen da, eta horrek inguruko mendien paisaiak ikusteko aukera ederra ematen digu. Hala, Aralar, Aizkorri, Irimo, Izazpi, Usurbe, Murumendi eta abar ikusten dira. Horrek Olaberriari Goierriko Balkoia izendapena eman ohi dio. Herri-gunean bertan daude herriko eraikin garrantzitsuenak: San Joan Bataiatzailearen baseliza, udaletxea, frontoia, eta, nola ez, gure Eskola.
Egun, biztanleriaren multzo handiena Ihurre auzoan bizi da. Bertan, Goiherriko industrialde handienetariko bat dago. Herri-guneaz eta Ihurrez gain beste bi auzo daude: Errekalde eta Gainera.
Garai batean, Olaberriak “ ZEBA “ izena zuen, baina burdigintza garatzen hasi zenean “Ola berri “ bat egin zen eta hortik dator gaurko izena.
Gure herria ezagutzeko grina piztu izana espero dugu.