
Pedagogia arloa dugu
etengabe jorratua
materiale ta hornikuntzaz
ahal dena gaurkotua
eskola-txiki ta publikoa
dago indar-berritua
guraso eta irakasleon
elkarlanaren frutua.
Baina ez ahaztu zenbait etxalde
behar baina eskaxago
irakasleen premia ere
ez da amaitu zeharo
herri batzutan eskolarik ez,
bazuten arren lehenago
egindakoa asko da baino
egitekorik badago.
Gela batzuen ateak itxi
arazi nahi dizkigute.
Erreformaren eragina ere
zertan gauzatuko ote
etorkizuna ziurtatzekoz
saiatu denok jo ta ke
herri txiki bat eskola gabe
herri hila litzateke.