
Zein polita den haurren zarata
eskolatikan irtenda
berez iluna den herria ere
une horretan pizten da
ta hori zeinen garrantzitsu den
adibide bat hauxe da
eskolarikan ez dun herria
herri hila bihurtzen da.
Ekainaren hamaikarako
horra gure dei apala
egun horretan Errezildikan
pasatutzeko ahal dala
uste bai degu denok batuta
adieraziko dala
oraindik behintzat eskola txiki
gehienak bizi dirala.
Loidi Saletxe