
Jarrai Amesten
Kalejira (Estribiloa)
Haundia da txikion eskola-txokoa
bizirik iraungo du... bai alajainkoa!
Haundia da daukagun asmo (e)ta gogoa
sortzeko bizi-bizi bertatik geroa
Baltsa
Umeok ezin dugu gauza asko ulertu,
baina sentimentuak garbi dauzkagu.
Gure etxe, auzo, herri (e)ta gure eskola
bihotzak "bai-bai" dio nahi dugu hola.
Amets bat egin nuen begiak zabalik,
eskola txiki denak sendo bizirik.
Ametsa hemen dago gaur gure aurrean
jarrai denok amesten, jarrai lanean.