
Txikian txiki zein eder
herri txikiak bizirik
eskola txiki guztiei
denon artean eutsirik.
Euskal Herriak hamaika mundu
baditu bere barnean,
zenbat helburu, hainbat ekimen
hainbeste jende lanean.
Guztiak ere, herrigintzan bat,
eskuzabaltasunean,
ederra eginez Euskal Herria
bere txikitasunean.
Herri txikiek beren eskolak
etengabe jardunean
behar dituzte iraun dezaten
nork bere nortasunean.
Herri txikiak biziko dira
eskolen oihartzunean
ederrak dira, behar ditugu
beren txikitasunean.