
Urumea bailara
bertan auzo bat da
ezagutu gaituzu
"iñatzuarrak" gara.
Eskola bat degu
garenaren eredu
han ikasitakoaz
harro gaude gu.
Auzoko izakera
festa eta euskera
eskolako zaindari
dugu Txirrita bera.
"Txirrita" handi hura
bizi ohi zen modura
bertso ta kantuz zatoz
Ereñotzura!
Eskola Txikiak
herri ta auzo
geroaren bila
pausorik pauso
Aritz Zerain