Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfestatopaketak
aurkezpenaharremanakbeste batzuk

2004ko festa Aizarnabalen

Eskola txikiak
herri ta auzo
Geroaren bila
pausorik pauso
(bis)

Eskola txiki eguna
ospatu behar deguna.
Guztiok elkar hartzea baita
indarberritzen gaituna.

Basakaitz ikastetxean
ta ondoko baratzean,
gure hizkuntza degu ahoan
ta herria bihotzean.

Oilarren kukurrukua
eta kukuen kukua,
dena euskeraz entzuten degu
esperantzaren kantua.

Eskola txikiak baina,
haundi gera alajaina!
Herrixka asko, kate berean,
lan eginaren ordaina.

Odola bor-bor zainetik
aldarri bat mingainetik.
Txikiak tinko iraun dezala
ekaitz guztien gainetik.

Daukazun esku zabala
jaiak nabari dezala.
Kimua zuhaitz bihurtu dadin
zatoz Aizarnazabala.

Aizarnazabalgo Bertso Eskola

Gora

logo ehigelogo baikaracopyright © 2008 Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari