Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

2011eko festa Abaltzisketan, ekainaren 12an

Eskertza

Agur t’erdi:

Joan den igandean Eskola Txikien Festa ospatu genuen Abaltzisketan.

Urte osoa egun handi hori prestatzen jardun ondoren, heldu zen gure lanaren fruituak jasotzeko ordua.

Lanerako jende askoren beharrean ginen eta erantzun ezin hobea jaso genuen. Beraz, dena prest zegoen eguna aurrera ateratzeko. Eguraldia genuen aurrikusi ezin genezakeen bakarra eta hori ere portatu zitzaigun.

Gauzak horrela, jende ugari gerturatu zen festara bertan egun eder bat pasatzeko asmoz, hurbildu zen jende guztiari eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen.

Beraz, mila esker etorri zineten guztioi.

Gora

Festako eguna

"Eskola Txikiak, ikasleku handiak". Gipuzkoako Eskola Txikietako Koordinakundeko lehendakariak, Mikel Olanok, idatzitakoa berria-n.

Eta eguna iritsi eta ederki disfrutatu genuen!

Zenbait momentu denok elkarlanean prestaketetan:

Egunean zehar: jolasak, taulan, bazkaria, pailazoak...

Festa amaitu zen eta a zer nolako ixiltasuna herrian iluntzeko 21:00ak aldera. Hainbesteko burrunba pasa ondoren herriari berriro lehengo itxura eman behar zitzaion. Astelehenerako geratu ginen ahal zuenak azaltzeko eta astindu ederra eman genion herriari.

Hona hemen prentsan eta telebistan azaldutako artikulu eta bideo batzuk:

Gora

Prentsaurrekoa

ABALTZISKETAKO HERRITARREI INFORMAZIOA

Maiatzaren 28an Abaltzisketako herritarrei eta festa egunean lanean aritu behar duen jendeari “gure prentsaurrekoa”eskaini genien.

Lan talde bakoitzak bere lanak esplikatu zituen eta oso ondo egin zuten beraien lana.

KOLDO MITXELENA

Ekainaren 7an, Koldo Mitxelenan, 2. prentsaurrekoa ematen izan ginen. Bertan, Txalburu Eskolak Abaltzisketan duen garrantzia azpimarratu eta Eskola Txikien festako egitaraua aurkeztu genuen.

Prentsa aldetik erantzun ona jaso genuen.

Gora

Aurkezpena

Maiatzaren 2an Koldo Mitxelenan aurtengo Eskola Txikien festa aurkezpena egin zen.

aurkezpena

Hona hemen prentsan azaldutako artikulu batzuk pdf formatuan:

Gora

Porrotx Abaltzisketan

Eskola Txikien festa dugula eta, Porrotx pailasoarekin harremanetan gaude aurtengo ikasturtean zehar. Oso harrera ona egin dio Porrotx-ek Abaltzisketako eskola txiki honi eta baita bertako haur, guraso, eta irakasleei ere.

Martxoaren 26 ean, Tolosako Leidorren emanaldia zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailasoek eta gu han izateko gonbitea luzatu ziguten beraiekin batera abesti pare bat dantzatuaz.

Horretarako, aurrez, otsailaren 4 ean Porrotx, Abaltzisketako eskolara inguratu zitzaigun antzezpen txiki bat egitera eta bidebatez Leidorren dantzatu behar genituen abestiak entsaiatzera.

Gora

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Leidorren

Martxoaren 26 an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailasoak Tolosako Leidor zineman izan ziren beren emanaldia eskeintzen. Eta baita Txalburu eskolako guraso, ikasle eta irakasleak ere beraiekin batera arratsalde eder bat igarotzen.

Emanaldiaren amaieran bi abesti dantzatu genituen eszenatokian: “Maite zaitut” eta “Eskola Txikiak”. Bagenuen majina bat kezka eta nerbio eszenatokira igo aurretik, baina bertara hurbildu eta dantzatzen hastearekin batera urduritasun guztiak alde batera utzi eta uneaz gozatu genuen denok elkarrekin.

Gora

Soka - dantza

Abaltzisketako festak, San Juanak, ekainean izaten dira. Tradizioari jarraitzeko asmotan, soka-dantza egiten da San Juan bezperan. Suaren inguruan herriko gazteek dantza egiten dute.

Gora

Herriko trikitilariak

Herriko trikitilariek kontzertu bikaina eskeintzen digute guztion entzumenerako, urtean zehar ikasitako piezak entzuteko aukera izaten dugu Herriko festetan.

Gora

Txekor zozketa

Txekor bat zozketatzen dugu Herriko festetan, Txalburu Eskolaren alde.

Etorri aurretik, egun horietan egongo den lekua egokitzen eta marrazkiekin apaintzen saiatzen gara gurekin gustura egon dadin. Guraso Elkartekoek antolatu eta guraso guztion ardura izaten da errifak saltzea.

Festen azkeneko egunean egiten da zozketa, eta hurrengo egunean “Hitzan” agertzen da zenbaki saritua.

Gora

Salbatxiskero

Abaltzisketako eskolak urtero aldizkari bat ateratzen du ikasturtearen amaieran. Bukaeran ateratzen da bai; baina horrek ez du esan nahi orduan egiten dugunik. Izan ere ikasturte osoko gertakizun, istorio, anekdota, irteera... ditugu bertako protagonista eta baita gure haurren lanak ere.

Aldizkari hau sortzearen arrazoi nagusienetako bat ondokoa izan zen: orain arteko gertaerak ahal den neurrian jasota geratzea, ondoren etorriko diren ikasleek beraien berri izan dezaten.

Eta une honetan guri dagokigu lan honi jarraipena ematea, izanez ere herriaren historiaren atal bat sentitzen bait gera.

Gora

Jangela

Txalburu eskolak badu bere jangela zerbitzua. Herriko ostatuan bazkaltzen dute eskolako 16 haurrek; 3 urtetik hasi eta 12 urte bitartekoak.

Bertan, Ostatuko arduraduna den Agurtzanek, bazkari goxo-goxoa prestatzen die egunero jaki fresko eta egin berriarekin. Eta zaintzaile lanak egiten gure Lurdes “eztia” izaten dute gure haurrek.

Gora

Aupa Erreala!

Maiatzaren 18an, Errealeko jokalari diren Mikel Labaka eta Eñaut Zubikarai izan dira gure eskolan. Gure umeek galdera sorta bat aurrez prestatua zuten eta 20 minutuko elkarrizketa egin zien.

Larunbateko partidua oso garrantzitsua zuten, 1go mailan jarraitu ahal izateko. Eta animoak eman nahian “AUPA ERREALA – EUTSI GOGOR” moduko pankartak egin zituzten ikasle eta irakasleek.

Ikasle guztiak eta baita irakasleren bat edo beste ere Errealeko jantziak soinean zituztela joan ziren egun horretan. Eta Mikel eta Eñautek sorpresa handia hartu zuten guztiak horrela jantzirik ikustean.

Elkarrizketa amaitzean, bi jokalariek, autografoak sinatu zituzten. Eta honekin batera, ikasle bakoitzari Errealeko posterra, pin-a eta bi jokalarien postala oparitu zizkieten. Zer nolako poza gure haurrek!

Oso mutil-gazte jatorrak direla konprobatzeko aukera izan dugu eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Abaltzisketako Txalburu eskolaren partetik, gure Eskola Txiki honetako haurrei bere presentziarekin eskeini dien poza eta ilusioarengatik.

Gora

Dantza ikastaroa

Idatzi honetan ikasle batek bere esperientzia kontatzen du.

Ikasturte hasieran, dantza ikastaro bati buruzko propaganda iritsi zen eskolara.
Irakasleak, dantza konpainiakoekin hitz egin zuen datak adosteko. Urtarrilak 12, 14, 17 eta 21. Josu Mujika, koreografoa, etorri zitzaigun dantza saioak gidatzera. Irakasle jator eta eta alai honek, “Goazen” pelikula eta telesailan parte hartu zuen.
Berarekin ikasi genuen hiru elementu oinarrizko daudela dantza egiteko:

  • Gorputza, bere osotasunean mugitu beharrekoa.
  • Espazioa. Ongi antolatu eta erabili behar dena.
  • Erritmoa, ondo eramateko belarriak fin-fin edukitzea baldintza ezin bestekoa izango duena.

Azkeneko saioan, dantza prestatuta genuen, eta guraso eta eskolako txalburu txikienei eskaini genien gure emanaldia. Gainera telebistakoak ere etorri ziren grabatzera. Dantzatzen ikasteaz gain oso, oso ondo pasa genuen.

Gora

Pello Añorga

Pasa den ostegunean, maiatzak 19, Pello Añorga idazlea izan genuen gure artean. Ordu beteko saioa eskaini zigun eta bere kontakizunekin, haurren parte hartzea bultzatzeaz gain, beraien algarak eta irriak piztu zituen.

Ipuinak kontatu ez ezik, bere liburuen berri ere eman zigun eta amaieran perkusiozko instrumentu batekin ere ausartu zen, ikasleren bat baino gehiago dantzan jarriaz.

Pasarteak, istorioak, eta haurrek prestaturiko galderak erantzun zituen begikotasun osoz, ume eta irakasleei arratsalde goxo eta atsegingarri bat oparituaz.

Gora

logo ehigelogo baikara© 2008 - 2011 Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari