2012koa berezia izango da, 25. festa ospatuko baitugu!
Eskola Txikien festak 25 urte - Larraul 2012 (pdf - 89KB)
25 urte betetzen dituela eta aurten festak, ekimen ezberdinak antolatzen ari gara:
Igeldoko Arrano etxean dauden hainbat hegazti askatuko dira.
Gipuzkoako Animalia Basatien Aterpea
1985. urtetik, Igeldoko bere etxean, Albisu sendiak lan bikaina egiten du basa animaliak sendatzen.
Animaliak osatu eta berriro ingurune naturalera itzultzea dute helburu. Urtero 300 animalia inguru jasotzen dituzte eta %60a berriro askatzea lortu.
Eskola txikiko guraso, irakasle eta langilei deialdia (pdf - 59KB)
Urtarriletik hasi gara Eskola Txikien Festaren 25. urteurrena ospatzen. Hilaren 28an, Andatzan bildu ginen hainbat eta hainbat familia eta, hodei ilunek euria ekarri baziguten ere, gutxienez paraje ederrak ikusten utzi ziguten, egin genuen mendi-bueltan.
Gainera, paseotxoa amaituta, txorizo-bokata apartak zain genituen frontoian, Andatzako eskolako gurasoek prestatuta (eskerrik asko bene-benetan!).
Ondoren, une zirraragarria bizi izan genuen hiru hegazti eder askatu genituenean: ikustekoak ziren umeen aurpegiak animalia haiek hain hurbil ikusita!
Esandakoa, hotza eta euria izan arren, goiz ederra igaro genuen Andatzan, eta, eskerrik asko horregatik parte hartu zenuten guztioi eta, bereziki, gure eskerrik beroena Andatzako eskolako gurasoei.
Karkara-n -Orioko eta Aiako orainkaria- argitaratutako artikulua