Azken urteetan ohitura bihurtuz, kostaldeko eskola txikiak maiatzeko ostegun batean antzerki topaketak ospatzeko elkartzen dira.
Bi taldetan banatzen dira beraien antzezpenak, bertso, abesti, saioak elkarri aurkezteko. Aizarnazabalgo Basakaitz eskolan, Aizarna, Arroa, Oikia, eta Angiozar elkartzen dira eta Aginagako eskolan, Zubieta, Ereñozu, Igeldo eta Andatza elkartzen dira.
Elkarrekin, giro alai eta “artistiko” batean egun pasa egiten dute.