1988urtean “eskola txikiak bizirik” lelopean ospatu zen lehenengo festa Bidegoianen.
Urtero, ekainaren bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki batean gogoratzen dugu herriak eta eskolak elkarren beharra dutela bizirauteko “Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik”.
Hasiera batean, herri bakoitzak bere kanta asmatzen bazuen ere, gaur egun kanta bera erabiliko dugu urtetik urtera. Eskola txikietako ereserkia dela esan genezake.
Hauxe da gure kanta:
Eskola txikiak
herri ta auzo,
geroaren bila
pausorikan pauso.
Batzuetan hobea
izatea txiki
Daviden historia
edozeinek daki.
Txepetxa bera ere
txorietan txikiena.
Polit askoa da
Inbidi(a)rik ez du(e)na.
Eskola txikiak
herri ta auzo,
geroaren bila
pausorikan pauso.
Baserri ta kaleak
denak loraturik,
eskola txikiak
badaude bizirik.
Denok elkar hartuta (elkarrekin)
dezagun kantatu
txikia ez dezaten
inoiz ezkutatu.
Eskola txikiak
herri ta auzo,
geroaren bila
pausorikan pauso.