Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolak festatopaketak
aurkezpenaharremanakbeste batzuk

GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIETAKO GURASO ELKARTEEN KOORDINAKUNDEA

1993 urtean, 11 herrietako guraso elkarteek Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea sotu zuten honako helburu hauekin:

  • Eskola publiko euskalduna herrietan mantendu.
  • Herriaren nortasunean eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatu.
  • Herri txikietako eskolen beharrak azaldu eta eskakizunak bideratu.
  • Herri txikien arteko harremanak bultzatu eskolaz kanpoko jardueretan oinarrituz.

Helburu hauekin identifikatzearen batera, urtez urte beste herrietako guraso elkarteak koordinakundean sartzen joan dira, gaur egungo 26ak osatu arte.

Gora

GURASOEN PARTAIDETZA

ezinbestekoa da eskolako proiektua aurrera egin dezan, bide batez, herrian dinamika interesgarriak bideratzeko aukerak sortuko dira.

Batetik Guraso Elkarteak duen indarra eta ardura orduz kanpoko jarduerak antolatzen, guraso-eskolak bideratzen, Udalarekin harremanak sendotzen.

Bestetik, Eskola Batzordean, hezkuntza-proiektuan parte hartuz.

Gora

KOORDINAKUNDEAREN FUNTZIONAMENDUA

2007 urtean, Koordinakundearen funtzionamendua aldatu egin zen. Hona hemen onartutako dokumentua (pdf - 49KB)

Gora

logo ehigelogo baikaracopyright © 2008 Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari