Pelutxea
proiektuaren aitzakiaz Angiozarrera etorri ziren Ereñozukoak martxoaren 5ean.
Tira, aitzakia baino, pelutxeen trukea egin behar genuen, gurea Txato izeneko
txakur dotore eta edukazio handikoa, eta eurena, Leo izeneko lehoia, ederra,
inguruko kateme guztien amets.



Ba, hori, hamarrak eta erdi izango
ziren Ereñozukoak agertu zirenean, eta, jakina, hasierako aurkezpenen ondoren
gure eskola ezagutzera sartu ziren denak, umeak zein irakasleak. Hura zarata!
Handik gutxira, bazter guztietan ondo ibili ondoren argazkia egin genuen, ume
guztiena.



Eta argazki ofiziala egin eta gero,
giro eder-ederra probetxatuz, paseotxo bat egin genuen, eskolatik Mainddao auzo
aldera. Neguko eguna baino, udakoa ematen zuen egun hark. Esan gabe doa ezin
hobeto etorri zitzaigula egunpasa hura elkarrekin egiteko.


Eta beroak eragin zigun egarria Iruain baserriko iturrian kendu genuean. Bueno, ura edan... eta urarekin jolastu ere bai.

![]()
![]()


Hogei bat minutu eman genuen Iruainen,
deskantsuan... eta hango bazterretan arakatzen, zelan ez, badakizue esku txiki
horiek edonora doazela nahi barik. Handik bista ederrak daude: Mainddao eta
Zabaleta auzoak, Intxorta, Udalaitz... Eta berriro beherarantz bueltan.



Eskolara itzuli aurretik kaletik
jaitsi eta elizako eskaileretan argazki bat egin genuen, zelan ez, badakizue,
euskaldun fededun... harrak tripetan dantzan bageneuzkan ere...





Eta elizpetik ttipi-ttapa ttipi-ttapa
eskola aldera abiatu ginen... hantxe zegoen “bazka”, tripetako harren dantza
baretuko zuena, jakina.



Jakina, artaldearen ondoan artzainak, lasai baina begira. Mokautxo bat hemendik, beste bat handik, eta sagardo botilatik noizean behin txotx... Txirrita baino euskaldunagoak, jaun-andreok.








Gero eta jende gehiago animatu zen (beste irakasleak...) gure AESS (alegia, Angiozarko Eskolako Sound Sistem) horretara. Bertako baserritar batzuek zera pentsatuko zuten, hego haizeak erotuta ez ote genbiltzan... edo, hori ganora eta fundamentua gaur egungo maisu-maistrena, eskolak ematen egon beharrean Sanmigeletako jaietan bezala... horrela, zer ikasiko dute umeek? Inazio Loiolakoak gorde gaitzala!!






Ba, horrela, animatuta amaiera eman genion egunpasari. Ereñozukoak autobusera sartu eta bueltatu egin ziren euren herrira. Agur egin genien errepidean bertan, urtebete Mosku aldera joan balira bezala. Hori bai, negar egin barik... eta ikasturtea amaitu aurretik eurenera joango garelako promesaz.
![]()