|
|
![]() |
|
|
|
2006ko martxoaren 17an, goizeko hamaiketan Aitzpea Goenaga etorri zen gure ikastetxera, Basakaitzera, gurekin hitz egin, eta galderatxo batzuei erantzutera. Zuek ba al dakizue nor den Aitzpea Goenaga? Aitzpea Goenaga aktore, idazle, zuzendari eta beste makina bat lanetan ibilia da. Donostian jaio zen 1959. urtean.
|
|
|
Irakasle ikasketak ere baditu, baina ez da inoiz irakasle lanean ibili, ze arraroa, ezta? Ba hau bere gurasoek karrera bat egitera derrigortu zutelako gertatu da, eta berak, magisteritza aukeratu. Puf! A zer lana, hiru urte ikasten... hori da hori kakabelena! Baina ez zitzaion batere gaizki etorri magisteritza ikastea, badakizue zergatik? Bere irakasle izan zen Andu Lertxundigatik. Berak, Anduk, Aitzpeari eta bere ikaskide bati lana eman zien Ipurbeltz haur aldizkarian zuzendari gisa eta 6-7 urte eman zituen lan horretan. Magisteritzako ikasketa hauek bukatu zituenean, di-da batean, tximistak baino azkarrago, Madrilera joan zen. Han interpretazioa eta dramatizazioa ikasi zituen. Antzerkian lan asko egin du: 20-25 antzerki inguru zuzendu ditu eta aktore lana egin du beste askotan. Gure Aitzpea honek, bere lehenengo antzerkian, 6 urterekin, aingeru papera egin zuen. Berak esan zigunez kristorengo beldurra pasa omen zuen. Han ibiltzen omen ziren ama eta biak mozorroa nola egin pentsatzen, hegoak tente ipintzen alanbretxoekin, soineko zuria josten... 14 urterekin eskolaz kanpo beste antzerki taldetxo batean sartu zen, eta geroago ikasketak egin zituen.
|
|
|
|
|
Emakume hau nahiko bihurria denez, zer egingo, eta pailazo artera joan zen, Don don kikilikon-era. Txirri, Mirri eta Txiribitonengana. Altza Porrun ere ibili zen Uxoa otsoa animalizale pailazo paperean. Telesailak ere ez ditu atzean utzi, egin ditu batzuk. Eta gehiago egiteko asmorik ere badu. Oso zaila omen da telesail bat egitea. Gaixo, haurdun...edo horrela bazaude ere joan beharra omen duzu, bestela telesaila gelditu egiten da. “Zeru horiek” filma zuzendu berri du eta oso zaila dela esan zigun, irakasleak bezala galdera guztiei erantzun behar dielako: makilaia, argia, aktoreak, lekua, jantziak... Orain Goenkalen ari da lanean, gidoiak idazten eta zuzendariorde lanean, TBrako pelikula baterako gidoia idazten, liburu bat idazten, antzerkia egiten... Gutako batek galdera egin zion, ea zer zen bere lanetik gutxien gustatzen zitzaiona, eta zera erantzun zion: “nire lanetik gutxien gustatzen zaidan gauza zera da: beti tenple onean egon beharra, jarrera onean. Eta gehien gustatzen zaidana berriz, oso ondo pasatzen dudala.” Lan guztiak omen ditu gustuko. Norekin lan egin alde handia omen dago, eta arrazoia du gainera. |
|
|
Aitzpeak, antzerkirako aholku batzuk ere eman zizkigun. Hona hemen horietako batzuk: *Pelikuletan irteten dira ba aktore batzuk botila batekin beste bati buruan jotzen? Ba botila horiek azukre berezi batez eginak daude. Eta paretaren aurka apurtzen dituzten aulki horiek, puska batzuk lotuta lortzen diren aulkiak dira. *Antzerkian bi gauza garrantzitsuak dira, eta gauza horiek argi ez badituzu ezin duzu antzerkia egin: antzerkia gustoko izan behar da, eta asko ikasi behar da. *Negar egiteko trukoa berriz, “Vics Vaporub” edo xaboi pixkat begien ondoan igurtzitzea edo zerbait tristean pentsatzea omen da. |
|
|
|
|
||
|
Orain ba al dakizu nor den Aitzpea Goenaga?
|
||