
659urte egingo dugu denboran atzera, eta goazen garai hartan inguru hauetan zer gertatzen zen ikustera.Aizarnazabal aldean dagoen Zehatz bailaran jauntxo batzuk bizi ziren. Jauntxo hauek euren bizitza nekazaritza eta ehizean ematen zuten.
Lasai-lasai bizi zirela zirudien, baina ez zen horrela.
Mehatxu
arriskutsu baten beldur ziren. Beldur honek euren etxeak utzi eta kostaldean
harresi eta guzti zuen herri bat eraikitzera bultzatu zituen, Zumaia. Baina zerk
eragiten zien horrenbeste beldur? Piratek!! Europako iparraldedik etortzen ziren
itsasoz hegoaldera, aurrean aurkitzen zuten guztia suntsituz.
Lehenengo
Zumaiar haiek piratei irabaztea lortu zuten.
XV.mendean
Zumaiara gero eta jende gehiago etorri zen bizitzera. Zeatzetik etorritako lehen
biztanleei inguruko beste bailaretatik etorritako familiak gehitu zitzaizkien.
Aurreko mendean eraikitako harresiaren barruan ez zegoen guztientzat tokia, eta
harresitik kanpo hasi ziren etxeak eraikitzen.
Hiru
auzo sortu ziren garai honetan harresitik kanpo:
Zubiaurre(gaur
egun San Telmo kalea), Eiezagirre(gaur egun Arritokieta kalea)eta Odieta.
Zumaia
portu garrantzitsua bihurtu zen, Ontzigintza bere punturik gorenena lortu zuen,
ontzi asko egin ziren.
Garai
honetan Zumaiako bizitza portuaren inguruan garatu zen. Hasierako biztanleak
nekazariak zirela gogoratzen duzue, ezta? Haiek itsasoaren beldur ziren, handik
etortzen baitziren piratak, baina garai haiek atzean utziak zituzten, eta garai
honetako Zumaiarrek itsasotik bizitzen ikasi zuten.
Zumaiako
kaian mundu osoko produktuak aurki zitezkeen. Egunero zebiltzan belauntziak
aurrera eta atzera, urrea, oihalak, kakaoa, garia eta beste mila gauza ekarriz.
Mundu guztiarekin genuen harremana: Belgika, Holanda, Amerika, Andaluzia,
Gaztela... Hura bai izan zela garai oparoa Zumaiarrontzat.