ELKARRIZKETA

Aizarnako Eskola bertako ikasleez osaturik  egon da beti. Txiki-txikitatik  guztiek elkar ezagutzen dugu. Guztiak Aizarnan jaioak gara eta gure familiak ere elkar ezagutzen dute.

Ikasturte honetan ikaskide berri bat etorri da eskolara. Urduritasun eta jakinminarekin jaso genuen albistea. Ezagutzen ez genuen ikasle berri bat baitzetorren eskolara. 

Carlos deitzen da gure  lagun berrria eta 6 urte ditu.Boliviatik etorri da eta ez daki Euskaraz hitzegiten. Orain pixka bat ikasi du. Bolivia eta Aizarna arteko ezberdintasunak ezagutzeko elkarrizketa bat egin diogu Carlosi. Erderaz egin dugu berak ulertzeko eta gero guk Euskarara itzuli dugu.

 

            1.- Nola du izena zu bizi zinen herriak ?

      La Colorada.                 

2.- Aizarna baino handiagoa al da?

              Bai handiagoa da.                      

         3.- Non bizi zinen baserrian edo etxe batean?

     Etxe batean.         

4.- Nolakoak dira bertako etxeak?

     Aizarnakoak baino altuagoak, 3 pisu dituzte.

5.- Ze ezberdintasun dago Bolivian zeneukan etxearen eta Aizarnako etxearen artean?

Hemengoa handiagoa da,hemengoak bi pisu ditu baina hangoak patio handiagoa  zuen.   

         6.- Zenbat pertsona bizi zineten zure etxean?

Gure etxean 15 ginen eta nire amona kokoteraino zegoen.       

7.- Nolako janaria jaten da Bolivian?

     Kafea eta gozoak (“dulces”) buztinezko ontzitan.

8.- Nolako klima egiten du zure herrian? 

Bero haundia egiten du eta hemen baino  euri gehiago. Baina ez du inoiz elurrik  egiten.

9.- Nola deitzen da Boliviako haurtzaindegia? Zenbat urterekin hasi zinen bertan  eta zenbat urterekin amaitu zenuen?                      

Fuente De Saber deitzen da.Lau urterekin hasi nintzen eta sei urterekin amaitu nuen.

10- Zenbat ume zineten eskolan?

         Hemen baino  askoz gehiago.  

         11.- Polita zen zure eskola?

Hemengoa baino  haundiagoa, lur gehiago zuen inguruan.         

12.- Zertara jolasten zenuen zure lagunekin?

Ezkutaketan, futbolean, “Carrusel que da vueltas”...                               

13.- Zein da Bolivian gehien erabiltzen den garraiobidea?

         Mikrobusa.

14.- Zer ikusten zenuten telebistan?

          Marrazki bizidunak.

15.- Zure lurraldean  diru gutxi dago?

         Bai gutxi. Peso bat 15 zentimo dira.      

16.- Zertan egiten zuen lan zure aitak Bolivian ?

         Mikrobusa gidatzen zuen.

17.- Zoriontsua  zinen Bolivian?

Bai. Baino han ez dago hondartzarik. Han igerilekuak ditugu.

Egileak: Aizarnako herri eskola 1. eta 3. mailak