![]()
|
|
|
Iban Iriondo zumaiarra Euskalteleko azken fitxajea da.
Gure eskolara etorri zen eta guk eginiko elkarrizketa honako hau da:
Zenbat aldiz zulatu zaizu gurpila profesionaletan? Eta nola konpontzen dizuete?
*Profesionaletan inoiz
ez.
*Normalean guk kamara bat eramaten dugu, baina errepidean beste gurpil bat jartzen digute.
Nahi al zenuke Tourrean parte hartu?
*Bai,
hori txirrindulari baten ametsa da.
Nolako notak ateratzen zenituen eskolan?
*Nahiko
onak, 7 edo 8 ateratzen nuen gehienetan.
Zer karreretan disfrutatu duzu gehien?
*Denetan,
Mallorkan gustura korritu nuen, eguraldia ere oso ona izan zelako.
Zenbat aldiz trabatu zara beste txirrindulariekin pelotoian zihoazenean?
*Askotan. Erreza da trabatzea bata edo bestearekin.
Karrera baten erori al zara inoiz?
*Bai.
Aurreneko karreran erori nintzen eta bigarrenean irabazi egin nuen.
Aurrenengo karrera zein izan zen?
*11
urtekin izan nuen aurrena.
Andereño txintxoak al zenituen?
*Denetik
zegoen, batzuk onak eta beste batzuk ez hain onak.
Gustatzen al zitzaizun eskolara joatea?
*Bai.
Ze ikasgai zenuen gogokoen?
*Soinketa.
Nora joaten zinen eskolara?
*Zumaiako
Maria eta Jose ikastetxera.
Zenbat bizikleta eduki dituzu txikitan?
*Asko.
Aurrena nere lehengusuak utzi zidan.
Eta orain zenbat bizikleta edukitzen dituzue bakoitzak taldean?
*Hiru.
Bat entrenatzeko, beste bat karreretarako eta bestea kontrarrelojetarako.
Zer egiten du taldeak zuek erabiltzen dituzuen bizikleta horiekin?
*Saldu
egiten ditu.
Zein da zure ametsa?
*Tourrean
parte hartzea.
Zein karreratan pasa duzu gaizkien?
*Sarri
pasatzen dut gaizki, batzuetan erortzen naizelako edo eguraldi txarra egiten
duelako...
Ba
al daukazu lagunik entrenatzeko?
*Bai
asko. Osa anaiak, Zubeldiatarrak, Gorka Gonzalez...
Hurrengo karrera noiz eta non izango duzu?
*Larunbatean
Lizarran Indurain sarian parte hartuko dut.
*Lehendabiziko
karreran erori egin nintzen.
Txirrindularitzaz aparte zein lanbide gustatuko litzaizuke edukitzea?
*Egin
ditudan ikasketekin lotura duen zerbaitetan, hau da, ingenieritza
elektronikoan.
Zeinek oparitu zizun zure aurreneko bizikleta?
*Nere
lehengusuak utzi zidan aurreneko bizikleta.
Nolakoa zen?
*Zahar
samarra.
Zenbat urtekin
hasi zinen lasterketak korritzen?
*Hamaika urtekin.
Zenbat kanbio ditu zure bizikletak?
*Hogei bat gutxi
gorabehera.
Lasterketa bat irabazi ez gero nori eskeiniko zenioke?
*Beti
familiari.
Ze afizio dituzu txirrindularitzaz aparte?
*Ehiza
gustukoa dut, aitarekin joaten naiz.
Nolakoa da zure egun bat? Goizetik hasi eta gaueraino.
*Goizeko
8etan jaiki, ondo gosaldu eta entrenatzera ateratzen naiz. Bost ordu egin
ondoren bazkaldu eta siesta txiki bat egiten dut. Gero kalera pixka bat
ateratzen naiz eta 8:30etan etxera itzultzen naiz afaltzera. Ondoren, eta
goiz-goiz oheratzen naiz.
Zenbat denbora entrenatzen duzu egunero?
*Bost
edo sei ordu.
*Bai,
irailean tenporada bukatzen denean.
Ospetsua
izateagatik gehiago ligatzen al duzu?
*Ez
gutxiago esango nuke. Lehen ni lotsatzen nintzen eta orain beraiek lotsatzen
dira.
*Entrenatzailea,
Juanito "Kojua".

|
DI- DA BATEAN |
ARROAKO IKASLEEN IZENEAN SORTE ON ETA MILA ESKER IBAN |