HEZURRAK

LH 1-2 MAILAK

 

ZERTARAKO DIRA?

OSO GARRANTZITSUAK DIRA.  GORPUTZARI EUSTEKO, BARRUKO ORGANOAK BABESTEKO ETA MUGITZEN LAGUNTZEKO DIRA.

 

 

NON DAUDE?

GORPUTZ BARRUAN DAUDE, AZAL AZPIAN GERTU-GERTU BATZUTAN ETA BARRURAGO, MUSKULU TARTEAN BESTETAN.

 

 

NOLAKOAK DIRA?

HEZURRAK GOGORRAK IZATEN DIRA GORPUTZARI EUSTEKO.  BARRUAN ZULOAK EDUKITZEN DITUZTE ETA HOR HEZUR MUINA EGOTEN DA.  HEZUR MUINA BIGUN-BIGUNA IZATEN DA.

HIRU HEZUR MOTA DAUDE:

-         LUZEAK: FEMURRA.

-         LAUAK: PELBISA.

-         MOTZAK: ESKUMUTURREKO HEZURTXOAK.

 

 

LUZEAK

LAUAK

MOTZAK

 

 

NOLA LOTZEN DIRA?

BATZUETAN HEZURRAK GOGOR-GOGOR LOTUTA EGOTEN DIRA KREMAILERA BATEN MODUAN (BURUKO HEZURRAK BEZALA) ETA EZIN DIRA MUGITU; BAINA, MUGITU BEHAR DIREN TOKIETAN LIGAMENTU EDO LOTAILUEN BIDEZ LOTZEN DIRA.

MUSKULUAK ETA HEZURRAK TENDOIEN BIDEZ LOTZEN DIRA.

LOTAILUAK ETA TENDOIAK GOMAZKO SOKA BATZUK BEZALA DIRA.

 

ESKELETOA

GORPUTZEKO HEZUR GUZTIEN ARTEAN ESKELETOA OSATZEN DUTE.   HIRU   ZATITAN  BANATZEN DA:

-        BURUKO HEZURRAK.

-        ENBORREKO HEZURRAK.

-        BESO ETA HANKETAKO HEZURRAK.

 

 

BURUKO HEZURRAK

LAUAK DIRA ETA OSO ONDO DAUDE ELKARREKIN PEGATUTA.KUTXA GOGORRA OSATZEN DUTE BURMUINA BABESTEKO:

KOPETA HEZURRA, ESFENOIDEA, LOKI   HEZURRA, GARONDO  HEZURRA...

 

 

ENBORREKO HEZURRAK

BIZKAR HEZURRA HEZUR TXIKIZ OSATUTA DAGO, LEPOTIK BEHERA IPURDIRAINO AILEGATZEN DA.  HEZUR HAUEK ERDIAN ZULOA DUTE ETA ZULO HORTATIK PASATZEN DIRA BURMUINAREN AGINDUAK GORPUTZ GUZTIRA.

SAIHETSAK HOGEITA LAU DIRA ETA  KAXA OSATZEN DUTE. KAXA HORREN BARRUAN BIHOTZA ETA BIRIKAK ONDO BABESTUTA DAUDE.

PELBISAK, ALDAKAKO HEZURRAK, IZTAR HEZURRAK ETA BIZKARREZURRA LOTZEN DITU.

 

 

BESOETAKO HEZURRAK

       BESA HEZURRA SORBALDATIK UKONDORAINO.

       ERRADIOA ETA KUBITOA UKONDOTIK ESKUMUTURRERA.

       ESKUMUTURREAN ETA ESKUAN HEZUR TXIKI PILOA  DAGO.

 

 

HANKETAKO HEZURRAK

       FEMURRA EDO IZTAR HEZURRA ALDAKATIK BELAUNERA.

       BELAUNEAN ROTULA, HEZUR TXIKI SOLTEA.

       TIBIA ETA PERONEA BALAUNETIK TXORKATILARAINO.

       OINETAN HEZUR TXIKI PILOA.

 

 

PUSKATUTAKOAN ZER?
AURRENA: MIN HARTUTAKOAN, AHAL BADA, INGURU HORI EZ MUGITZEKO EGURRAK JARRI ETA LOTU.  GERO AZKAR MEDIKUARENGANA JOAN BEHAR DA.

 

ONDOREN:SENDAGILEAK PLAKA ATERATZEN DU.  PLAKA ARGAZKI BEREZIA DA GORPUTZA BARRUTIK IKUSTEKO. PLAKAN HEZURRAK MUGITUTA IKUSTEN BADITU, MEDIKUAK BERE LEKUAN JARTZEN DITU.

 

 ETA GERO:

MEDIKUAK IGELTSUA JARRIKO DIO.  BATZUETAN, EBAKUNTZA EGIN ETA HEZURRA BERE LEKUAN JARRI ETA TORNILOEKIN LOTZEN DITUZTE EZ MUGITZEKO.

HANDIK HIRU HILABETERA EDO (BATZUETAN GUTXIAGO) HEZURRA SENDATUTA EGOTEN DA ETA IGELTSUA KENTZEN DUTE.