ARGITXO
Abenduaren 3an Euskaren Nazioarteko eguna ospatzen zela eta Arroako ikasle eta irakasleok ekintza batzuk prestatu genituen.Egun hori igandea zenez hurrengo egunean , abenduaren 4an prestatutako jarduerak burutu genituen.Hasteko eta inork ez zekiela Haur Hezkuntzako gelako atean “Argitxok” opari eder batzuk utzi zituen.Ha zelako sorpresa! Baina nun zegoen “Argitxo”? Inork ikusi gabe aldegin zuen.Beraz ospakizuna hasten zela adierazi zigun eta honela joan zen goiza:

Egun batzuk lehenago ikasleei kartoizko kaxak ekartzeko eskatu genien. Ondoren kaxa hoiek margotu eta apaindu zituzten beraien gustora tenperak erabiliz.


Hortaz aparte geletan euskarari buruzko esaldiak idatzi genituen eta zerrenda bat osatu ondoren haur bakoitzak paper batean idatzi , papera apaindu eta kutxatan itsasi genituen. Abenduaren 4an , goizez auzoko frontoian denok elkartu ginen “Argitxok· utzitako gaztainak jateko , ondoren haur bakoitzak kaxa bana eskuetan zuelarik bertan jarritako esaldia ozenki irakurtzen zuen eta kutxa frontoi erdian jartzen zen, horrela dorre luze ba osatu genuen arte.



Dorre bukatu genuenean Lehen Hezkuntzako ikasleek Olagueko esku dantza egin zuten musikako irakasleak txistu eta tanbolina jotzen zuen bitartean. Halako batean inork espero ez zuen “Argitxo” iratxoa azaldu zen hori gurekin ospatzera. Dantzatu ondoren Euskararen dorrea erdian genuela eskolako ikasle eta irakasle guztiok borobil bat osatu genuen eta Bernard Etxeparek idatzitako “kontrapass” abestu genuen.



