|
Bisita Urtetako zabortegira |
||
|
Goizean
bederatziak laurden gutxitarako Olaetxe tabernaren ondoan dagoen
paradara jaitsi ginen. Autobusa hartu genuen eta Zarautzera joan ginen.
Autobusetik jaitsi ginen Zarautzen eta han Nerea izeneko neska bat
zegoen eta berarekin joan ginen Urtetako zabortegira. Esan zigun bidean
puntu gorriak zeudela eta puntu bat aurkitzen genuen bakoitzean han
gelditu behar genuela. Fitxa batzuk ere eman zizkigun. Puntu gorrira
ailegatzen ginen bakoitzean fitxa egiten genuen eta Nereak zaborrari
buruz hitz egiten zigun. Txartel batzuk erakusten zizkigun eta han
zeuden gauza batzuk borobiltzen genituen fitxan.
Zabortegia
Sartzean
kamioiak pisatzen dituzte, zenbat zabor ekartzen duten jakiteko, zaborra
botatzeagatik ordaindu egiten delako. Irteeran gurpilak garbitzen
dituzte bideak ez zikintzeko. Zaborra kapa ezberdinetan jartzen dute
lehenengo eskoria edo zepa ura lur azpira
ez joateko, ibaiak kutsatu egingo zirelako. Tartean zaborra.
Azkenik lurra eta eskonbroa usainik ez izateko. Zaborra kapetan
banatzeko eta zapaltzeko makina
handiak erabiltzen
dituzte. Kapa ezberdinen artean tximeneak ere daude,
gasa ateratzeko. Zaborra usteltzean denean gasa sortzen da. Ez
bazaio ateratzeko biderik egiten lehertu egingo litzateke. Behean
dijoan errekako urak analizatu egiten dituzte
kutsatuak dauden ikusteko. Zabortegian Arratoiak eta kaioak daude.
Arratoiak ez ateratzeko hesi bat dago inguru guztian eta astean behin gizon bat
etortzen da tiroak botatzera kaioak uxatzeko Hala ere Kaio mordoa
ikusi genuen. Kaioek zaborra jateaz gain bertan zikintzen dira
eta garbitzera beste errekatara joaten dira haiek kutsatuz.
ZABORRAREN
ARAZOAK Zabortegiak betetzen ari dira jendeak uste baino zabor gehiago egiten duelako. Birziklatzea da horren konponbidea. Zabortegia gehien kutsatzen duten zaborrak pilak, olioa, ordenagailu, telefono eta antzekoak dira. Gipuzkoan lau zabortegi daude: San Marko, Urteta, Lapatx eta Sasieta. Baina San Markos zabortegia itxi egin behar dute eta horregatik Zubietan erraustegi bat egin nahi dute. Baina Zubietako jendea kexak ditu ez dutelako egiterik nahi. Urteta uste baino lehenago betetzen ari da eta urtarrilean edo otsailean hasi behar dute zabortegia handitzen. Zaborrak asko kutsatzen du eta birziklatzea da horren konponbidea, baina jende askok ez du ohiturarik birziklatzeko. Leku askotan zakarrontzi normalak daude eta ez birziklatzekoak, horregatik inguru horietan bizi diren jendeak ez dauka birziklatzeko ohiturarik. Nahiz eta herrian bertan eduki birziklatzeko ontziak ez dute kotxearekin ibili nahi. Zaborraren beste arazo bat usaina eta kutsadura dira Urteta zabortegian eskonbroa erabiltzen da eta ez dute arazorik baina lehen ez zuten erabiltzen eta usain txarra egoten zen. Kutsadura ez dute zaborrak bakarrik egiten zabortegietan ibiltzen diren kaioek ere bai. Urtetan kaio asko egoten dira eta noizean behin gizon bat joaten da eskopetarekin eta kaioak beldurtzen ditu. San Markosen ordea kaioak eskopetaren zaratarekin ohitu eta orain belatz bat askatzen dute kaioak beldurtzeko. Horrela kaioak joan egiten dira eta gutxiago kutsatzen dute. Jaione Iruretagoiena, Aitor Urbieta, Saioa Arzadun
eta Eneritz Agirreurreta |
Gero zabortegira ailegatu ginenean, nahi zuenak zerbait jan zuen eta berriro fitxarekin hasi ginen. Kamioiak nola pisatzen zituzten ikusi genuen, nola hustutzen zuten zaborra, nola zapaltzen zuten eta gero kamioia hustutakoan nola garbitzen zituen gurpilak. Hori ikusi ondoren kamioiak pisatzen diren tokian gu ere pisatu ginen denok batera eta 31ikasle eta hiru irakasleek 1636kg pisatu genuen. Hori guztia egin genuenean garbigunera joan ginen eta han ikusi genuen gauzak nola sailkatzen zituzten. Fitxan ere sailkatu genituen eta fitxa bukatu genuen. Arratsaldean Nereak Aiara joan behar zuen guregana jokoak egitera eta horregatik han taldeak egin genituen. Autobusa hartu eta Aiara joan ginen. Aian bazkaldu genuen eta arratsaldean Nerea Aiara joan zen eta berarekin jokoak egin genituen. Jokoak bukatu ondoren autobusa hartu eta etxera itzuli ginen.
GARBIGUNEA Garbigunean mota guztietako ontziak daude zaborrak bereizteko. Garbigunean gauza asko berrerabiltzen dira. Ordenadoreak eta telebistak egoten dira. Hauen ondoan labadorak egoten dira eta makina gehiago. Hauek lantegi berezietara eraman eta kable guztiak kentzen zaizkie eta barruko beste gauzak berrerabiltzen dituzte. Pilak eta paperak botatzeko ontziak daude,ibilitako olioak eta abar. Pera eta kartoia. Jende askok paper birziklatua ibiltzen du. Arropa kontenedore berezietara botatzen dite eta jende behartsuentzat bererabiltzen da. Garbigunean traste zaharrak txukun jarri behar dira bestela ez baitira kabitzen.
|
|